
Udaro bezala, gure Lurraldeko zaindariaren jaiez gozatzeko aliatu bat dugu: Jaibus Vital. Vital Fundazioaren ekimen horrek aukera erosoa eta segurua eskaintzen die Arabako gazteei Lurraldeko jai garrantzitsuenetara modu arduratsuan joateko. Abuztuan, zerbitzuak hogei bat udalerri lotuko ditu Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiekin, eta Arabako beste hamahiru udalerritako jaietara ere hurbilduko da.



