
Gerhard laukoteak luzamendurik gabe erantzuten dio artea zertarako existitzen den galderari. Lau taldekideek haurtzarotik ezagutzen dute elkar, eta Basilea, Hannover eta Berlin artean osatu zituzten ikasketak. Edozein elementu osagarri alde batera utzita, musikarik onena eskaintzeari ekiten diote, ziurtasunez eta debozioz. Europa mailan proiekzio handiena duen laukotetzat jotzen da Gerhard Laukotea, eta soinuarekiko duen sentsibilitate nabarmenagatik eta musikarekiko errespetu sakonagatik nabarmentzen da, giza balio handienetako bat den aldetik.
Informazioa
Interpreteak
Eromenaren laudorioa
- Lluis Castán Cochs, biolina
- Judit Bardolet Vilaro, biolina
- Miquel Jordà Saún, biola
- Jesus Miralles Roger, biolontxeloa
Programa
Bach, Schumann, Bartok, Janacek eta beste batzuen obrak
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.
Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak erosteko jarri harremanetan Vital Fundazioarekin 945 776 858 telefonoan