
Musbika Ensemble bere ibilbideari 2016an Gipuzkoan ekin zion musika konpainia da, eta musikaren sentsibilizazioaren eta hedapenaren alorrean lan egitea du helburu. Musika klasikoari eta antzinako musikari egozten zaizkion oztopoak eta klixeak gainditzeko asmoz, eszenaratze freskoa eta dinamikoa proposatzen du, edozein pertsonari musika horren eskutik harritzeko eta gozatzeko aukera emanez.
Informazioa
Interpreteak
Tutto Vivaldi
- Edurne Suso, bakarkako biolina
- Enrique Campos, kontzertinoa
- Tomas Ruti, biolina
- Maite Mancisidor, biolina
- Federico de Madrazo, biolina II
- Elisene Alzola, biolina II
- Alba Carretero, biolina II
- Iraide Sarria, biola
- Loreto Alfonso, biola
- Estibaliz Oraá, tzeloa
- Noèlia Grau Romina, kontrabaxua
- Guadalupe López, klabea
- Elur Arrieta, narratzailea
Programa
Vivaldi-ren obrak
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.