
Ivan Zenaty “garai honetako biolinista txekiarrik garrantzitsuena” dela diote musika kritikariek, beste musikari batzuek nahiz audientziek. Zenaty publiko zabal batengana iristen da musika klasikoaren mundua alde batera utzi gabe. Perfekzio teknikoaz gain, bere gustu, estilo eta tonu liluragarri eta ederragatik ere estimatzen dute, eta orain arte ere izan dugu Astearte Musikaletan. Oraingoan, Robert Umansky ukrainarra izango du lagun pianoan. Sari ugari irabazi ditu Umanskyk eta gorantz doan balioa da musika munduan.
Informazioa
Interpreteak
- Iván Zenaty, violín
- Robert Umansky, piano
Programa
Vitali, Strauss, Smetana, Tchaikovsky eta Gershwin-ren obrak
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.
Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak erosteko jarri harremanetan Vital Fundazioarekin 945 776 858 telefonoan