
Jaibus Vital berriro itzuliko da uda honetan errepidera, Arabako gazteei herriko jaietara modu eroso eta seguruan joateko aukera eskaintzeko. Vital Fundazioaren programa honek, ekainaren 14tik urriaren 4ra bitartean, 29 helmugatara hurbilduko ditu, 55 ibilbideren bitartez, besteak beste, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietara, Guardiako, Langraizko, Espejoko edo Gaubeako jaietara eta Lagranera ere joango da lehen aldiz. Lehenengo hitzordua Ozaeta izango da, ekainaren 14an, larunbatarekin, eta ibilbide bakarra izango du, Agurain-Dulantzi-Ozaeta. Izena emateak gaurtik aurrera egin daitezke www.fundacionvital.eus webgunean.