Fundación Vital Fundazioak prestakuntza eta kultur ikastaroen sorta zabala eskaintzen du. Ikastaro horiek aurrez aurre nahiz online egiten dira, eta gai desberdinetan adituak diren irakasleek ematen dituzte
Informazioa
Edukia
BERPIZKUNDEA
- Errenazimentuko alderdi ekonomiko, sozio-politiko eta kultural garrantzitsuenen oinarrizko laburpena
- Zer berpiztu da? Zer ondorio ditu birsortze horrek kulturan, filosofian eta oro har zientzian? Zein herrialdetan gertatzen da Pizkundea?
- Errenazimenduaren filosofia: greziar iturrietara itzultzea: neoplatonismoa, neoaristotelismoa, neoestoizismoa, neoepikureismoa.
- Humanismo errenazentista: Humanismo horren ezaugarriak: artista eta filosofo garrantzitsuenak.
- Naturalismo errenazentista: ezaugarri, filosofo eta zientzialari garrantzitsuenak.
- Errenazimentuko filosofo eta ideologo politikoak.
MODERNITATEA (XVII. mendea)
- Modernitatearen funtsezko ezaugarriak.
- Arrazionalismo kontinentala versus enpirismo britainiarra.
- Filosofo arrazionalistak: Descartes, Spinoza, Leibniz.
- Filosofo enpiristak: Hobbes, Locke, Hume.
- Zientzia modernoa eta ikerketa-metodo berria: Kepler, Galileo.
ILUSTRAZIOA (XVIII. mendea)
- Mugimendu ilustratuaren ezaugarriak: giza arrazoia, sineskeria erlijiosoarekiko eta despotismo monarkikoarekiko askapenaren giltzarri gisa, entziklopediismoa eta zientifismoa, sekularizazioa, deismoa eta ateismoa eta baikortasun ilustratua.
- Humanismo eta naturalismo ilustratua.
- Filosofo aipagarrienak, haien pentsamendua eta oihartzuna: La Mettrie, Elvetius, D 'Holbach, Diderot, Voltaire.
- Rousseauren pentsamendu filosofikoa, pedagogikoa, soziala eta politikoa.
- Sintesi handia: Emmanuel Kant: biografia eta lanak, filosofia ezagutzaren arazo gisa (arrazoi teorikoa), filosofia gure jokabide autonomoaren gidari gisa (arrazoi praktikoa)
Ordutegia, iraupena eta lekua
Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24), astearte eta ostegunetan 9:30etatik 11:00etara. 2024ko otsailaren 13tik ekainaren 11ra.
Jaiegunak:
- Martxoak 28
- Apirilak 2, 4, 30
- MaiatzaK 2
Prezioa
50 €
Ikastaroaren garapena
Mikel Askunze Filosofian lizentziatutako irakasle katedradunak emango du tailerra.
Gai guztiak azalpen erraz eta ulergarrien bidez landuko dira, PowerPointeko diapositibekin, bideoekin eta ikus-entzunezko hainbat baliabiderekin batera.
Izen-emateak
Vital Fundazioarekin harremanetan jar zaitezkete 945776858 zenbakian edo, bestela, egoitzan bertan (aiztogile kalea 24), hutsik gera daitezkeen plazak betetzeko.