Kordoi Etxea Kultur guneak
Kordoi Etxea, Vital Fundazioaren egoitza, jauregi eta merkataritza-etxe baten arteko konbinazio bitxia da, XV. mende bukaerako Gasteiz hiriaren adierazgarri paregabea. Erdi Aroan, mila etxe inguruko hiria zen Gasteiz, eta merkataritzatik bizi zen, leku estrategikoa eta Gaztelako barnealdetik Kantauri itsasoko portuetarako igarobidea baitzen.
Mendeen joan-etorrian eraikuntzak eraldaketa asko izan ditu, eraikinaren barruan XV. mende bukaerako dorre-gotorleku bat aurkitu zen arte.
Kordoi Etxean erakusketa iraunkor bat dago, Vital Fundazioaren ondareko piezekin. Horien artean, euskal herri-altzarien bilduma bat nabarmendu daiteke, bai eta antzinako hainbat pintura, eskultura eta zeramika-lan ere.
Ordutegia
Publikoari arreta eta bisitak:
Neguko ordutegia (urriaren 1etik apirilaren 30era)
- Astelehenetik ostegunera, 8:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:00etara
- Ostirala 8:30etatik 14:00etara
Udako ordutegia (maiatzaren 1etik irailaren 30era)
- Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara
Visita birtuala
Kordoi Etxeko bere egoitza birtualki berregiten duen App bat garatu du Vital Fundazioak. Horrela, munduko edozein tokitatik gozatu ahal izango da eraikin enblematiko horretaz, bertako elementu arkitektoniko eta apaingarriei buruzko informazio historiko zorrotza eskaintzen duten testu eta lokuzioen bitartez.
Bisita eskuragarri duzu hemen: https://casadelcordon.fundacionvital.eus. Esperientzia hoberenaz gozatzeko, gailua horizontalean jartzea gomendatzen dizugu.
iOS eta Android sistementzako aplikazioetan ere eskuragarri dago: