
Izen emateak
- Izen-emateak irteera-egunaren aurreko eguneko 13:00ak arte egin daitezke.
- Plaza mugatuak dituen zerbitzu diskrezionala da, garraio publikoaren araudi orokorraren mende dagoena.
Jaibusaren ordutegia
- Irteera, hasierako herritik, 23:30ean egingo da.
- Jaietan dagoen herritik itzultzeko, berriz, bi aukera daude: goizaldeko 3:30ean eta 6:00etan.
Informazioa
Jaibus Vital linea
Kanpainari buruzko informazio-telefonoa: 945 203 459
Arretarako ordutegia:
- Uztailaren 24an, 15:00etatik 19:00etara.
- Uztailaren 26an, 10:00etatik 13:00etara.
Erabiltzaileen identifikazioa
Izen-ematea pertsonala eta besterenezina da. Autobusetako arduradunek egiaztatuko dute autobusera sartzen dena eta aldez aurretik izena eman duena pertsona bera direla. Hortaz, erabiltzaileek nortasun-agiria eraman behar dute.
GARRANTZITSUA:
- Zerbitzu diskrezionala da, plaza mugatuekin, eta garraio publikoaren araudi orokorraren mende dago.
- Plaza mugatuak, inskripzioak agortu arte. Zerbitzua erabili behar ez baduzu, utzi zure plaza libre beste pertsona batzuentzat.
- Zure osasunagatik, egin kontsumo arduratsua eta ez garraiatu Jaibusen.
Ibilbideak
R1: Alegría/Dulantzi-Ozaeta-Larrea-Narbaiza-Salvatierra/Agurain-San Román de San Millán/Durruma-Araia-Zalduondo-Galarreta-Narbaiza