
Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Transmisioarentzat haurrak ezinbesteko zirela ulertu zuen, eta haientzat idatzi zituen liburuak eta antzerkiak.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaritza: Inge Mendioroz Ibañez
- Gidoia: Idoia Garzes Aldazabal
- Ekoizpena: MALUTA* FILMS - Ritxi Lizartza / BEHIRADA – Inge Mendioroz
- Argazkigintza: Haritz Arrizabalaga
- Muntaia: Inge Mendioroz Ibañez
- Musika: Maite Arroitajauregi, Mursego
- Soinua: Haritz Arrizabalaga Garmendia
- Iraupena: 72 m
- Hizkuntza: Euskera. Azpitituluak erderaz.
Zuzendaria
INGE MENDIOROZ IBAÑEZ
Behirada izenpean lan egiten du kamerari edo/eta muntzatzaile gisa. Diseinu grafikoa eta ilustrazioa ikasi zuen, eta hainbat urtean Gaztezulo aldizkarian maketatzaile-lanetan aritu zen. Bideoak editatzen hasi zen lanean bertan; muntaketa- eta postprodukzio-master bat egin ondoren, Raúl Lópezen eta Laurent Dufrecheren laguntzaile izan da horien hainbat filmetan. Gainera, `Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa´ muntatu zuen Raúl Lopezekin. `Pioneras´ (2021) film luze dokumentala ere zuzendu du.
Sarrerak
Sarrera librea edukiera bete arte.