Hezkuntza digitala. Hartu kontrolaHezkuntza programak


Internetek, sare sozialek, smartphone delakoek eta, oro har, teknologia berriek, gizartean onartuak izateko eta ezartzeko epealdi oso azkarra izan dute. Gaur egun, jende guztiak erabiltzen du teknologia hori, baina ez dago horren erabilerari lotutako arriskuen eta ondorioen gaineko ezagutzarik, ezta era kontzientean erabiltzeko prestakuntzarik ere.
Vital Fundazioan arrisku horien jakitun gara. Hori dela eta, 'Hartu kontrola' izeneko prestakuntza-programa abiarazi dugu hainbat publikorentzat, hala nola ikastetxeentzat, gizarte-zerbitzuentzat, elkarteentzat,55 urtetik gorako pertsonentzat eta familiak.
Saihestu sareko arriskuak. Hartu kontrola!
Eskolako hezkuntza
Vital Fundazioak prestakuntza-programa bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleentzat, haien familientzat eta irakasleentzat. Arlo horretako adituek hitzaldiak ematen dizkiete Arabako gazteei praktika arriskutsuak ezagutzeko, hala nola sexting-a eta horren ondorioak. Baita mehatxuak ere, hala nola jazarpen digitala edo ezezagunak eta ingeniaritza soziala sare sozialetan. Aurten, proiektua Arabako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetara zabaldu dugu, bai ikasleek, bai familiek, bai irakasleek jakin dezaten zer arrisku dauden, batez ere online jokoetan eta haurrek erabiltzen dituzten sare sozialetan, nola prebenitu eta nola egin eta nola hezi teknologia horren erabilera kontzientea egiteko.
Indarkeria digitala
Indarkeria matxistaren biktimekin edo adingabeekin (gizarte-zerbitzuak, harrera-etxeak, laguntza-zerbitzuak, familia-hezitzaileak, polizia …) zuzenean edo zeharka lan egiten duten Arabako zerbitzu guztiak prestakuntza-saio batera etor daitezen gonbidatzen ditugu. Hartara, kolektibo horiekin zuzenean edo zeharka lan egiten duten pertsona guztiek jarraibide erraz eta eraginkorrak eskaini ahal izango dituzte beren egunerokoan, zerbitzu horien erabiltzaileek kontrola hauteman dezaten, jazarpen digitalari aurre egiteko, online munduan behar bezala babesteko eta, azken batean, euren bizitza digitala berreskuratzeko.
+55
Internet erabiltzaile guztiok jasaten ditugun mehatxuez gain, zibergaizkileek ere berariazko mehatxuak sortu dituzte kolektibo horrentzat. Horregatik sortu da ekimen hau, prestatu zaitezten, zuen presentzia sarean ziurra izan dadin. Vital Fundazioaren egoitzan egingo diren 1.5 orduko saioak planteatzen ditu proiektuak. Aurrean ditugun arriskuak ezagutuko ditugu, horiei aurrea hartzeko moduak, aurre egiteko moduak eta ekintza erraz baina eraginkorren bidez gu babesteko modua.
Familiak
COVID-19ak gure bizitzaren alderdi asko aldatu ditu. Joan den udaberrian egindako konfinamenduak agerian utzi zuen familia askok zailtasunak dituztela ikasturtea online jarraitzeko eta ikastetxeek agindutako lanak egiteko nahiz bidaltzeko.
Lehen Hezkuntzan ikasleak dituzten familiei bereziki zuzenduta, seme-alaben inguruko hezkuntza-mundu digitala ezagutzea eta alde horretatik dituzten zailtasunei irtenbidea bilatzea du helburu.
Programari buruzko informazio gehiago hemen.
