
Vital Fundazioak eta Valinor Kultura Elkarteak bultzatutako Freak Festival delakoa Gasteizera itzuliko da hilaren 16, 17 eta 18an, jokoekin, fantasiarekin eta aisialdi alternatiboarekin lotutako 50 jarduera baino gehiago dakartza. Europa Kongresu Jauregian mahai eta rol jokoak, tailerrak, lehiaketak, erakustaldiak, cosplay, hitzaldiak eta erakusketak egingo dira hiru egun horietan, bai ohiko zaleentzat, bai aisialdi eta sorkuntza modu horietara lehenengo aldiz hurbildu nahi dutenentzat.















