1. Hasiera
  2. Form
  3. Vital Eguna - 2025eko gaueko martxa solidarioa

Vital Eguna - 2025eko gaueko martxa solidarioa

GARRANTZITSUA: Ez ahaztu argi frontal edo linterna motaren bat eramatea ibilbidean zehar oinarrizko argiztapena izateko. Oinetako erosoak ditu ibiltzeko. Etorri garaiz zure oparia jaso eta giroaz gozatzeko. Jarduera amaitzean, Boilurrek prestatutako katilukada bat salda eskainiko da.
Datu pertsonalak
16 urte beherakoa
Jardueran parte hartzeko informazioa

- Jarduera oinez egin beharko da, eta ezin daiteke bizikletarik, patinik edo bestelako garraiobiderik erabili.

- Une oro errespetatu beharko dira borondatezko gidarien eta Vital Fundazioko langileen jarraibideak.

- Irekiera-gidariaren ardura izango da irteera bideratzea eta antolatzea.

- Bidezidorrak zailtasunaren arabera sailkatu dira: txikia, ertaina edo handia.

- Errespeta ezazue natura eta saihestu animaliei nahiz ganaduari behar ez diren eragozpenak eta gaitzak eragitea.

- Errespeta itzazue irteera- eta itzulera-ordutegiak, txangoaren martxa ez oztopatzeko.

- Eraman itzazue jarduerarako eta klimatologiarako arropa erosoa eta oinetako egokiak.

- Taldeko inor ezin daiteke bakarrik itzuli edo isolatuta geratu, eta beti egon beharko du beste mendi-ibiltari batekin edo arduradun batekin.

- Ariketa fisikoa egiten hasi aurretik, ezagutu ezazu zure egoera fisikoa eta zer jarduera fisiko den egokiena zuretzat. Zure osasuna hobetzeko kirola egitea erabaki baduzu, kontuz ibili, azterketa medikoa egin dezakezu.