1. Hasiera
  2. Elikagaien bankua

Bilketa kanpaina handia

Vital Fundazioak Arabako Elikagaien Bankuari laguntzen dio ‘Bilketa Kanpaina Handia’ izeneko ekimenean, azaroko azken asteburuan Espainiako hiri guztietan egiten dena.

Elikagaien Bankuaren ohiko despentsaz aparteko stock gehigarri bat lortu nahi da ekimen honekin, beste ekintza batzuen bidez estali ezin diren produktuen defizitari aurrea hartu ahal izateko. Horrez gain, Arabako familia ugariren beharrizanen inguruko sentsibilizatze-lana egitea, izpiritu solidarioa sustatzea eta kontsumo arduratsua bultzatzea dira kanpaina honen beste helburu batzuk.

Lurralde osoko 80 supermerkatuk eta milaka boluntariok parte hartzen dute ekimen honetan.

Vital Fundazioaren lankidetza

Arabako Elikagaien Bankuarekiko lankidetza 2000. urtean hasi zen, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzarekin hitzarmen bat sinatu zenean. Ordutik, kolektiboa bere egitura finkatzen joan da, eta erreferentzia bilakatu da bai elikagaiak sobera izaten dituzten enpresentzat, bai erakunde eta kolektibo ugarirentzat. 2002ko urtarrilean Onura Publikoko Elkarte izendatu zuten, eta Euskadiko, Espainiako eta Europako Elikagaien Bankuen Federazioko kide da. Gure erakundeak laguntza berritzen jarraitu du, urteko hitzarmenak sinatuz, bere jarduerak eta programak zabaltzen laguntzeko. Aipatzekoak dira, halaber, Bilketa Kanpaina Handiari ematen zaion laguntza eta 1.000 kiloko edukiera duen furgoneta isotermiko bat erosteko eman den laguntza, elikagaien bilketa eta banaketa hobetzeko.