Zer ikusi, hura egin Hezkuntza programak

Kontzeptu konplexuak (erresilientzia eta pentsamendu kritikoa) modu errazean transmititzeko gai den tresna birtuala da. Ingurune birtualean garatzen da esku-hartze gune berri bat, non adingabeak eroso sentitzen diren eta ikaskuntza berriekiko motibazio handiagoa erakusten duten.
Jarduteko modua
"Zer ikusi, hura egin" gero eta ohikoagoa den errealitate bat aztertzen eta lantzen du: antsietatea, autoestimu baxua, apatia, harreman toxikoak, familia-komunikaziorik eza, frustrazioarekiko tolerantzia txikia...
Bi formatutan aurkezten da:
- Joko interaktiboa: 2 kapitulu
- Ikus-entzunezko edukiak elkarrizketa ireki baterako.
Metodologia
- Euskara eta gaztelania
- Edozein gailutatik sar daiteke: telefono mugikorretik, ordenagailutik, tabletetik
- Zuzeneko sarbidea, pasahitzik eta erabiltzaile izenik gabe.
- Ikastetxe bakoitzak bere ezaugarrien eta beharren arabera jartzen du martxan: tutoretzak, oporrak hartu aurretik, azterketak egin ondoren...