
“Vital Araban zehar” Arabako hamar herritara iritsiko da, berriz ere, asteburu honetan, musika eta antzerki emanaldien eskutik. Udako hilabeteetan gure lurraldeko eta Trebiñuko udalerrietara kultura proposamenak eramateko Vital Fundazioaren programak Izarra, Navaridas, Ulibarri-Jauregi, Bilar, Artziniega, Birgaragoien, Uribarri Ganboa, Leza, Mañueta eta Eltziegora hurbilduko du bere askotariko eskaintza.




