
‘Vital Araban zehar’ Vital Fundazioaren programa, Lurraldeko udalerriek eta Trebiñuk udan kultura ekimenak izan ditzaten eta, aldi berean, artista arabarrek jendeari ondo pasarazteko aukerak izan ditzaten, musikaz beteta dator asteburu honetan. Ostiraletik igandera hamaika udalerritara hurbilduko da eta horietatik zortzik musika-emanaldiak aukeratu dituzte: Navaridas, Salcedo, Labraza, Lapuebla de Labarca, Leza, Izarra, Dulantzi eta Alda; eta hiruk, Armentiak, Ixonak eta Herediak, ikuskizunak eta antzerkia izango dituzte.