
Vital Fundazioak eta Gasteizko Udalak festa jasangarriagoen aldeko apustua indartu dute aurten, ‘Plastikorik ez' kanpaina San Prudentzio jaietara zabalduz. Armentiako Administrazio Batzarraren laguntzarekin, datorren asteartean, hilak 28, Armentiako zelaiek 50.000 edalontzi berrerabilgarri izango dituzte lehen aldiz. Horrela, egun horretarako jardungo duten ostalaritza-zerbitzuetan erabilera bakarreko 250.000 ontzi inguru kontrolik gabe erabiltzea saihestuko da.
