1. Hasiera
  2. Osteguna Rock Vital Fest 2023
osteguna rock

Informazioa

19.00h. Barriomanía

Vitoria-Gasteizen sortu zen pandemiaren ondoren. Anti (ahotsa eta gitarra), Brus (ahotsa), Asier Yarza (baxua) eta Asier Fernandez (bateria) sortutako taldea. Musikari bakoitzak bere ibilbidea egin du, besteekin zerikusirik ez duena, baina banda bat osatzeko eta kalitatezko eta nortasun handiko musika eskaintzeko gogoz elkartu dira.

Taldeko kide bakoitzak estilo propioa duen arren, bakoitzaren  esperientzia zabalaren ekarpenari esker collage perfektua osatu dute.

20.10h. The Vanjas

50eko eta 60ko soul, Rhythm and blues eta garaje rock doinuetan inspiratutako Stockholmeko laukotea da, eta ospe handia lortu du Ike & Tina, Little Richard, Blondie edo The Sonics gogora ekarrita.

Urte hauetan Suedian, Norvegian, Finlandian, Danimarkan, Italian, Espainian, Erresuma Batuan edo Alemanian jotzen ibili dira eta kritika oso onak lortu dituzte. Orain atsedenaldi bat hartu dute, eta Vitoria-Gasteizen eskainiko dutena bezalako noizbehinkako emanaldiak besterik ez dituzte egiten.

21.30h. Eclipse

Suediako hard rock melodikoko Eclipse taldea. Talde honek sarrera agortuak izan ditu mundu osoan eman dituen kontzertuetan. Japonian, Australian eta Amerikan eman dituzte kontzertuak eta Europan bira luzeak egin dituzte publiko heterogeneoarentzat.

Viva La Victoria , Paradigm diskoko single nagusia, streaming bidez erreproduzitua izan da 15 milioi aldiz baino gehiagotan, eta Saturday Night (Hallelujah), pandemia osteko Wired diskokoa, festa ereserki bihurtu da covid osteko munduko belaunaldiarentzat.