1. Hasiera
  2. ONCE (Espainiako Itsuen Elkarte Nazionala)

ONCE (Espainiako Itsuen Elkarte Nazionala)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza

Fundación Vital Fundazioaren lankidetza

1995ean hasi zen Vital Kutxaren gizarte ekintza ONCE erakundeari laguntza ematen afiliatuen eguna ospayzeko. Egun hori urtero txandakatzen zen euskal lurralde bakoitzean. Urteak igaro ahala, afiliatuen eguna ONCEren Astea bihurtu zen.

Ondoren, 2000. urtetik aurrera, erakundeak 'Guztiontzako mundua, ezintasunak gainditzen' Argazki Lehiaketa garatzen lagundu du. 2005az geroztik, 'Kaskabiloen Lasterketa' ere babestu dugu, bikoteka itsuan korrika egiteko esperientzia bat, parte-hartzaileetako batek begiak estalita eta soka baten bidez elkartuta. Gainera parte-hartzaile guztiek kaskabilo bat daramate itsuentzako entzumen-seinale gisa. Helburua herritar guztiak sentibilizatzea da, desgaitasuna duten pertsonek gainditu beharrekoaren beri emanez.

Erakundea Vital Fundazioa bihurtuta, programa horiek babaesteko lankidetza-hitzarmenei eusti diete.