
Elikagaien Arabako Bankuak eta Vital FundazioakBilketa Kanpaina Handiaren aurtengo edizioa aurkeztu dute gaur. Kanpaina hori azaroaren 13an eta 14an egingo da, ‘Gure artean daude, lagundu iezaguzu, lagundu diezaiegun' lelopean. Ekimenak, berriz ere, Arabako herritarren elkartasuna eskatzen du, kalteberatasun egoerak bizi dituzten pertsonei eta familiei elikadura bermatzeko.


