
Uztaila iristearekin batera, ‘Vital Araban zehar’ programak bere jarduera areagotzen du. Asteburu honetan, berriz ere, Arabako bederatzi udalerrik hitzorduak izango dituzte gure lurraldeko eta Trebiñuko herrietara udako hilabeteetan kultura jarduerak eramateko Vital Fundazioaren programa horren esparruan. Bihartik igandera bitartean, Lezan, Lantziegon, Moreda Araban, Zuhatzu-Kuartangon, Bergantzun, Done Bikendi Aranan eta Heredian erritmo askotariko musika-kontzertuak izango dira. Ixona da magia ikuskizun bat izango duen bakarra.







