
ARKABIAk “Beat bat” aurkeztu du gaur, musika urbanoa lantzeko laborategia, kultura eta prestakuntza ziklo berria da, eta musika izango da adierazpenerako, gizarteratzeko eta eraldaketa pertsonalerako erabiliko duen tresna. Beat Baten lehenengo edizioa uztailaren 4an izango da, 10:00etatik 14:00etara, 15 eta 19 urte bitarteko nerabe eta gazteentzako doako musika urbanoa lantzeko tailer baten eskutik. Garaje Elkarteakemango du. Jatorria Madrilen du elkarte horrek eta ospe handia estatu mailan. Musika hezkuntza ez-formalaren bidez, eraldaketa soziala du helburu. Gainera, artea eta musika aldaketarako motore dituzten ekoizpenak sustatzen dituen zigilu musikal alternatiboa da. Tailerrak 15 plaza izango ditu gehienez, eta doan erreserbatu behar da lekua www.arkabia.eus webgunean







