
Diva de barrio da Vital Fundazioaren Berdintasun Zikloaren hurrengo hitzorduaren izena, eta irailaren 4an izango da ikusgai, 19:30ean, ARKABIAn. Isabel Rey aktore eta komikoaren bakarrizketa da, eta 85 minututan zehar egungo errealitate bati egingo dio aurre: “sare sozialetan itxurak egin eta zoriontsu ematen dugun munduan bizi gara, baina barrutik, batzuetan, telenobela batek baino drama gehiago daramagu”. Sarrerak gaur jarriko dira salgai (12 €) www.fundacionvital.eus webgunean edo aurrez aurre ARKABIAn, astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita).





