
Vital Fundazioak antolatutako Jazz Vital musika zikloaren X. urteurrena dela eta, igandean, hilak 31, bere unerik gustukoenetakoa biziko du: tokiko big banden topaketa. 12:00etatik aurrera, José Mardones Big Band, Big Band Berri eta Gasteiz Big Band taldeek musikaz beteko dute Andre Maria Zuriaren plaza. Sarrera doakoa da.



