
ICOFF-GASTEIZ Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bosgarren edizioa beteko du aurten eta agertoki berrian izango da: ARKABIAn, Vital Fundazioaren kulturgunean, Vital Fundazioaren eskutik eta Gasteizko Udalaren babespean. Hilaren 18tik 22ra 50 film labur emango dira, aurkeztu diren 676 film laburren artean aukeratuak. Film horiek guztiak zinemaldi onenetan sarituak edo izendatuak izan dira, edo parte-hartu dute. Eta hilaren 23an, larunbatean, amaiera ekitaldian, epaimahaiak Ofiziala ataleko zinta onenaren sariaren eta publikoaren Nazioartekoa sariaren berri emango du. Bigarren sari hori lehen aldiz emango da.



