
Vital Fundazioak eta ARTEA AntzerkiMusikalak Musikalen Ziklo berritzailea bultzatu dute, arte eszenikoen aldeko apustua indartzen duen ekimena, hezkuntza-, gizarte- eta kultura-tresna den aldetik. Ekainaren 8tik 12ra egingo da ARKABIAn, Vital Fundazioaren kulturgune berrian. Guztira zortzi emanaldi egingo dira, egun bakoitzeko bi, 18:00etan eta 19:30ean. Solasaldi batek eta amaiera-ekitaldiak itxiko dute azken eguna. Musikalak ikusteko sarrerek 4 €-ko prezioa dute, eta solasaldirako nahiz amaiera-ekitaldirako sarrerak 1 €-koak izango dira. Sarrerak www.arkabia.eus webgunean eros daitezke, aurrez aurre, ARKABIAk Foruen plazan duen egoitzan (Posta kalea 13-15), astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita).

