
ARKABIA, Vital Fundazioaren kulturgune berria, Corta el cable rojo ikuskizunaren agertoki izango da datorren maiatzaren 30ean. Madrilgo ikuskizun-sailean arrakasta eta ibilbide handiena izan duen komedietako bat da, eta hamalau urte eman ditu ehunka mila ikusleri barre eragiten. Etiqueta Negrak ekoitzitako ikuskizun horrek umorea, zuzenean sortutako musika, proiekzio liluragarriak eta eszenaratze harrigarria uztartzen ditu. Saio bi programatu dira, 18:30ean eta 21:00etan, eta sarrerak salgai daude jada, 12 euroren truke, www.arkabia.eus webgunean, eta aurrez aurre, Foruen plazako ARKABIAren egoitzan (Posta kalea 13-15), astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita).




