
Arabar Errioxak eta bere berezitasunak jarraitu eta irmo eutsi behar diote marka propio baten bilaketari, ardoaren bidez eskualdea balio eta kalitate handiko aktibo gisa kokatzeko merkatu globalizatu batean. Hori izan da Vital Fundazioaren Foro Capital-aren laugarren edizioan ateratako ondorio nagusietako bat. ‘Arabar Errioxa, marka baten balioa’ izenburupean, gaur ARKABIAn tokiko eta nazioarteko profesional nabarmenak bildu dira, hainbat esparrutatik etorriak, ardogintzaren sektorean markaren balio estrategikoaz hausnartzeko.






