
Vital Fundazioaren Berdintasun zikloak generoen arteko aldeetatik haratago doan programa proposatuko du oraingo etapa honetarako, eta dakartzan edukiek gai interesgarriak jorratuko dituzte, hala nola amatasuna, sare sozialetako itxurak, kiroleko erreferente femeninoak eta ingurune digitaletako indarkeriak. Hitzorduak, ekainaren 26tik abenduaren 11ra, ARKABIA, Vital Fundazioaren espazio sozial eta kultural berrian, izango dira, hainbat formatutan, esaterako antzerkia, bakarrizketak eta mahai-inguruak.





