
Vital Fundazioak kirolerako ekipamenduak eta materiala erosteko aurtengo laguntza-deialdia abiarazi du. Deialdi horretan, handitu egingo dira emango diren zenbatekoak, kolektibo onuradunen kopurua nahiz zein elementuk jaso dezaketen diru-laguntza. Eskola-kiroleko, oinarriko kiroleko, herri-kiroleko eta kirol inklusiboko proiektuak laguntzera bideratuta dago deialdi hori eta ekimenaren hirugarren edizio honetan, eskaerak aurkezteko epea ere luzatu egin da, martxoaren 23tik ekainaren 5eko 14:00ak arte izango baita zabalik.





