
2025eko abenduaren 17an ireki zituen ateak ARKABIAk, Vital Fundazioak bultzatutako espazio sozial eta kultural berriak. “Trukerako, topaketarako eta sormenerako lekua, pertsona guztiek kulturaz irisgarritasun- eta inklusio-baldintzetan gozatu ahal izateko diseinatua”, nabarmendu zuen egun hartan Jon Urrestik, Vital Fundazioko presidenteak. Jaio zenetik ia hiru hilabete igaro ondoren, ARKABIA Europako lehenengo kulturgune ‘Autism Friendly' dela aitortu dute gaur, “pertsona guztientzat irisgarriak diren kultura-guneak eraikitzeko beste urrats bat, eta horren alde egin dugu hasiera-hasieratik ARKABIAren kasuan”, azpimarratu du Arantxa Ibañez de Opacuak. Vital Fundazioko zuzendariarekin batera, Alberto Gutierrez Autism Friendly Club Globaleko presidentea eta Marta Ciruela Autismo Araba elkarteko Jarduerak eta Familien Erreferentea arloetako arduraduna izan dira gaur goizean ARKABIAn.





