
Egungo lan egoera kualifikazio handiko profesionalak eskatzen ari da sektore teknologikoan, eta Euskadik 11.000 lanpostu betetzeko erronkari egin beharko dio aurre.Vital Fundazioak eta Lanbidek, garapen profesionalarekin duten konpromisoaren harira, Vital Bootcamps direlakoak aurkeztu dituzte. Aukera paregabea da Data Science eta Full Stack arloetan espezializatu nahi duten 30 langaberentzat. Programa hori erabat doakoa da, ez da aurretiko esperientziarik behar, eta prestakuntza praktiko eta intentsiboa eskaintzen du, enpresek gehien eskatzen dituzten trebetasunetan oinarritua.
