
Vital Fundazioaren Berdintasun Zikloa itzuli da eta nobedadeak dakartza 2026an. Alde batetik, edukietan generotik haratagoko beste gai batzuk landuko dira, hala nola edadismoa, LGTBIQ+ kolektiboa, migrazioak eta desgaitasuna; beti bezala, hainbat formatutan etorriko dira gaiok, hala nola musika, antzerkia, umorea eta dibulgazioa. Eta, bestetik, ARKABIAra lekualdatuko da, Vital Fundazioaren espazio sozial eta kultural berrira, Posta kaleko 13-15ean.


