
Nora eta Zora Novotna ahizpa txekiarrek Vital Fundazioaren Astearte Musikaletan izango ditugu bihar. Lau eskutako pianorako errepertorioan zeharreko ibilbide liluragarria dakarte, Schubert, Dvorak, Falla, Liszt, Poulenc eta Ravelen obren bidez. Hitzordua 19:30ean izango da Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua). Kontzertu honetarako sarrerak agortu egin dira.




