
Publiko guztientzako programazio askotarikoa eta irekia eskaintzeko helburua aintzat hartuta, Vital FundazioakHarrimena lantzeko ariketakeuskarazko antzezlana ekarriko du ARKABIAra. Proposamen eszeniko bizia eta sentikorra, Edu Zelaietaren ideia, topaketa, harremana eta giza lotura aztertzen ditu. Hitzordua otsailaren 26an izango da, osteguna, 19:30ean, Vital Fundazioaren kultura eta aisialdi gune berrian. Sarrerak salgai daude jada, 5 euroan, www.arkabia.eus webgunean, edo aurrez aurre, Gasteizko Posta kaleko 13-15ean dagoen egoitzan.





