
Vital Fundazioaren Astearte Musikalak bihar itzuliko dira, estatuko eta nazioarteko ganbera-musikari onenen kontzertuz osatutako edizioa eskaintzeko. ESB Quintet izango da inaugurazio emanaldiaren protagonista, 19:30etik aurrera, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua).
