
Freak Festival, Vital Fundazioak eta Valinor Kultura Elkarteak aisialdi alternatiboaren alde egindako apustua, sendotu egin da eta, zazpi edizioren ondoren, Euskadiko mahai jokoen, modelismoaren eta kultura frikiaren ekitaldi handiena da. Zortzigarren edizio hau urriaren 17an, 18an eta 19an egingo da Europa Jauregian, eta 80 jarduera ludiko eta kultural inguru egingo dira, guztiak doakoak, aisialdi osasungarri, sozial eta sortzaileko gune alternatibo batean aisialdiko esperientzia paregabe batez gozatzeko iparraldean.