1. Hasiera
  2. Nazioarteko prentsa
prensa

Informazioa

Edukia

Zure kezkak eta interesak partekatu nahi dituzu zure antzeko interesak dituzten pertsonekin? Prentsa Kluba da zure gunea.

Nazioarteko gaurkotasuneko albisteei buruz, prentsa idatzian zein digitalean agertzen diren gaiei buruz, pertsona talde batekin hitz egin nahi baduzu, Prentsa Kluba zuretzat da. Topaketa hauetan, munduan nahiz zure ingurune hurbilenean gertatzen diren gertaera garrantzitsuenen jarraipena egiteko aukera izango duzu, informazioak aztertu eta testuinguruan kokatu, baita hainbat gairi buruz eztabaidatu ere.

Ordutegia, iraupena eta lekua

Kordoi Etxean (Aiztogile kalea, 24), astelehenetan 12:00etatik 13:30era. 2026ko irailaren 28tik abenduaren 21era.

Jaiegunak:

  • Urriaren 12a
  • Abenduaren 7a

Prezioa

45 €

Ikastaroaren garapena

Ikastaroa Victor Amadok emango du, UPV/EHUko Historia Garaikideko Saileko irakasleak.

Izen-emateak

  • Zozketarako izen-emateak: uztailaren 15eko 08:30etik irailaren 3ko 23:59ra arte.
  • Plazen zozketa: 2026ko irailaren 7an.
  • Esleitutako pertsonen argitalpena: 2026ko irailaren 8an.
  • Esleitutako plazen ordainketa: 2026ko irailaren 8tik 13ra.

Ikastaro batean baino gehiagotan izena eman nahi baduzu, izen-emate independente bat egin beharko duzu ikastaro bakoitzeko.

Izen-emateak bi modutan egin daitezke:

  • AURREZ AURRE, gure egoitzan, Kordoi Etxean (Aiztogile kalea, 24), uztailaren 15etik 31ra eta abuztuaren 25etik irailaren 3ra.
  • ONLINE, uztailaren 15etik irailaren 3ra.

Izena eman hurrengo inprimakiaren bitartez:

Izen-ematea Ikas Vital 2026