Midnight Boogie WeekendMusika


Vital Fundazioak eta Midnight Boogie elkarte kulturalak ‘Midnight Boogie Weekend’ jaialdia antolatzen dute. Jaialdi horrek, berriz ere, soul musikaren zaleak bilduko ditu Arabako hiriburuan, ez baitute estilo horretaz gozatzeko aukera askorik.
Informazioa
Vital Fundazioak eta Midnight Boogie Kultur Elkarteak "Midnight Boogie Weekend" jaialdia antolatzen dute urtero. Ekimen horri esker, soul musikarekin eta R & B-arekin lotutako hainbat jardueraz goza daiteke Gasteizen.
Musika mota hau indartsu sartu zen 70eko eta 80ko hamarkadetan, banda handien eta gazteek Estatu Batuetara eta Ingalaterrara egindako bidaietan maletetan ekartzen zituzten diskoen bidez. Gospel inguruko soinuetatik hasi eta funk edo jazzera iritsi arte, rhythm & blues eta rock & rolletik pasatuz.
"Midnight Boogie Weekend" jaialdiak programazio oso bat eskaintzen du zuzeneko musika saioekin kontzertu aretoan. Halaber, film edo dokumentalen proiekzioak, dj-en saioak eta musika-tailer bat antolatzen ditu etxeko txikienei estilo hori hurbiltzeko
Abonuak
Abonuak 40€tan eskura daitezke www.helldorado.net
Sarrerak
Sarreren erosketa hurrengo "ekitaldiak" atalean egin daiteke: