1. Hasiera
  2. Mendi-ibiliak 2026
senderismo

Egutegia

Araudia

Araudia-Mendi Txangoak

Nahitaezkoa izango da

  • Txangoetan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izen ematea Vital Fundazioan.
  • EZARRITAKO IBILBIDEA EGITEA.
  • Ez zaio autobusean sartzen utziko aldez aurretik izen emanda ez dagoen inori. Beharrezkoa da bonua edo tiketa aurkeztea, eta esleitutako tokian eseri behar da.
  • Txangora joaterik ez izanez gero, astiarekin jakinarazi behar da, edo beste bat bonoa utziz gero Vital Fundazioa (Tel 945 77 68 58) abisatu beharko duzu.
  • Taldekideek ezin daitezke bakarrik itzuli, ez isolatuta geratu, berekin beti izan behar baitu beste txangozaleren bat edo arduradunen bat.
  • Garrantzitsua da norberaren muga fisikoak ezagutzea eta antzematea.
  • Gorde irteera eta helduera orduak zaindu, txagoaren martxa ez oztopatzeko.
  • Irteerak gidatuak dira eta Vital Fundazioko boluntarioek prestatu dituzte. Une oro errespetatu beharko da haiek diotena.
  • Gidari ‘irekitzailea’ren ardura da mendi-txangoa zuzentzea. Inork ere ezin diezaioke aurrera hartu gidari irekitzaileari, ez itxierako gidariaren atzetik geratu.
  • Irteera egiteko ekipamendu egokia eramatea.
  • Vital Fundazioak mendi-txangoetako parte-hartzaileei jakinarazten die ezen berak ez duela erantzukizun zibil zuzenik ez subsidiariorik, dena delako jardueran ekintza erruzko nahiz engainuzkoengatik pertsonek izandako istripuetan, ez eta boluntarioen jarraibideak edo ordena publikoko legeak ez gordetzeagatik gertatutakoetan.
  • Ez da itzulketarik egingo.
  • Txango hauetan parte hartzeak esan nahi du, arau hauek guztiak onartzen direla, esan nahi du.

Kontuan hartzekoak

Txango batzuetan, bai ibilbideagatik eta bai autobusez egin beharreko distantziagatik, Gasteizera beranduago heltzea gerta daiteke, 15ak baino lehenago iristen saiatuko da. Bonuaren eskubideak: Lekua goizetako 20 txangoetan. Lehentasuna, txango berezi lekua gordetzerakoan.

  • Prezioa/irteera bakoitzeko: 8€

  • Bonoaren prezioa 20 irteera: 150€

Izen-emateak

Vital Fundazioan

BONUAK: 2026ko otsailaren 16tik 20ra

BANAKAKO IRTEERAK:

  • Martxotik ekainera: otsailaren 23tik bispera 14:00etan arte edo plazak agortu arte.
  • Irailetik azarora: Ekainaren 25etik bispera 14:00etan arte edo plazak agortu arte