1. Hasiera
  2. La Mare - 'Del Fuego' gira
la mare

Informazioa

Proposamen musikal horrek eskaintza poetiko oso batekin egiten du bat, bere letrak identitate-zigilu dituela. Freskotasuna eta sakontasuna sintonia ezin hobean, umorearen zentzuaren erabilera bikainaz atondua. Artistak emozioen unibertso batean zehar eramaten gaitu bere abestien bidez: maitasuna eta, batez ere, norberaganako maitasuna, borroka soziala, dena aldatzeko gogoa, norbere buruaz barre egitea eta hainbeste aldiz gainditzen gaituen bizitza honetan bizirik irautea.

Bere ibilbide musikalarekin batera, La Marek hainbat proiektu sozio-artistiko bultzatu ditu, musikaren eta artearen bidez pertsonak ahalduntzearen eta garatzearen alde lan eginez. Tailerrak, monografikoak eta iraupen luzekoak dinamizatu ditu hainbat espaziotan (espetxeetan, berdintasunerako guneetan, institutuetan) eta hainbat kolektiborekin.

Gaur arte, La Mare musikariak hainbat artistarekin partekatu ditu musika eta agertokiak, hala nola Rozalén, La Pegatina, La Mari de Chambao, Pedro Pastor, El Jose, Mr. Kilombo, La Otra edo María Ruiz.

Sarrerak

Sarrerek 5 euro balio dute eta salgai daude www.fundacionvital.eus webgunean eta Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea) edo, emanaldiaren egunean, Vital Fundazioa Kulturuneako leihatilan (Bakea kalea 5, 1. solairua), saldu barik geratuko balira.   

SOLD OUT