1. Hasiera
  2. Kirol Inklusiboa

Kirol Inklusiboa Kirol inklusiboa

Fundación Vital Fundazioaren laguntza

Vital Fundazioa kirol inklusiboan berdintasunaren balioak susatzen saiatzen da, eta bere harri-koskorra ekartzen, kirola eta bizitza pixkanaka espazio bakar eta inklusibo bihur daitezen.

ZUZENAK Fundazioa

  • Vital Fundazioak Zuzenak Fundazioa laguntzen du Zuzenak-Vital Fundazioa  gurpil-aulkiko saskibaloiko taldeari emandako laguntzaren bidez. Talde hori proiektuaren alderik ikusgarriena den arren, bere kirol arrakastak direla eta, gainontzeko diziplinek. errugbia, txirrindularitza, olinpiar tiroa, mahai-tenisa, badmintona, padela, motokrosa eta bere sentsibilizazio kanpainek ere, ekarpenetik dagokiena hartzen dute. Hitzarmen horrek Kirol Egokituaren Eskola garatzeko aukera ematen dio Zuzenak Fundazioari, 25 haurrentzako proiektua, hain zuzen ere.

Gaztedi Rugby Taldea

  • Errugbi Eskola bat eta Errugby talde inklusibo bat dituen kluba da. Vital Fundazioak kirolaren praktika sustatzeko lan hori babesten du ematen dien lankidetza-hitzarmen baten bitartez, Down sindromea duten pertsonen gaitasunak hobetzeko eta pertsona horiek gizarteratzeko bide bat da-eta.

ASPACE

  • Vital Fundazioak 'ASPACE Kirol Kluba babesteko proiektuan' parte hartzen du, diru-laguntza bat emanez. Arabako Aspace Kriol Elkarteak, hainbat txapelketaren bidez, honako kirol modalitate hauetan hartzen du parte: BOCCIA (petankaren antzekoa) eta IGERIKETA egokitua. Kirola egiteak onura handiak dakarzkie garun paralisia duten pertsonei, mantentze-lan fisikoari eta autonomia pertsonalari dagokionez, baita beste balio garrantzitsu batzuk ere, hala nola, deibertsioa, sozializazioa, autoestimua eta gizarteratzea.

Era berean, Fundazioak gizarte-baztarkeria jasateko arriskuan dauden gazteentzako beste gizarteratze-programa batzuk  babesten ditu:

Arabako Boxeo Federazioa

  • Erakunde honek emakumeentzako sentibilizazio-ekintzak garatzen ditu, genero-berdintasunari eta autodefentsari dagokionez. 2020an diru-laguntza bat bideratu zen programa hori garatzera, kirol-materialak ordaintzeko, hain zuzen ere.

Asociación Montes Solidarios

  • "Ametsak bete" programarekin aurrera egin zuen. Programa horrek aniztasun funtzionala duten pertsonei mendia hurbiltzea du helburu eta amets horiek bete daitezen boluntario berriak prestatzea ere bai.

Parabádminton I. Txapelketa Nazionala

  • Just Bádminton klub inkluboaren eta Espainiako Federazio elkartearen arteko erlkarlanak  30 kategoriaz ezberdinez programatutako txapelketa bat antolatzea lortu zuen. Vital Fundazioa babesle nagusia izan zen, Arabako hiriburuan egin zen Bádmintoneko Senior Txapleketa Nazionalean bezala.

Pilota Inklusiboaren eta Integratzailearen Astea

  • Arabako Pilota Federazioak bultzatuta eta Fundazioaren laguntzaz ospatu zen. Desgaitasun fisiko eta intelektuala duten pertsonentzako eta bakarrik dauden adibngabe atzerritarrentzako jarduerak egin ziren hiru egunetan, horietako bakoitza kolektibo bati zuzenduta.