
Vital Fundazioak Arabako Lurralde Historikoko klubei, federazioei eta beste kirol erakunde batzuei ekipamenduen erosketan laguntzeko egin duen bigarren deialdira 94.760 euroko ekarpena bideratu da, lehenengora baino % 71 gehiago (55.375 euro). Fundazioak aurkeztutako eskaeren % 96 onartu du, eta 46 erakunderi erantzun die baietz (2024an baino % 70 gehiago), hau da, 10.391 fitxa dira guztira ( % 88 gehiago). Klub horien % 24k lehenengo aldiz jaso dute Vital Fundazioaren laguntza.