
Vital Fundazioak antolatzen duen Jazz Vital musika zikloak, 9.ediziorako bidaia musikal liluragarria proposatuko digu, XX. mendearen erdialdeko Paris bohemiotik, Edith Piaffen oroitzapena aldarrikatuz, generoko proposamen berritzaile eta gaurkotuenetaraino. Beti mugimenduan ari den genero horren aniztasuna, bilakaera eta bizitasuna ospatuko ditu aurtengo edizioak.
Informazioa
FEMMM etengabe eboluzionatzen ari den ahots-proiektua da, esperimentazio-espazioa, non harmoniek eta ñabardurek bat egiten duten bandak bere “uretako sonoritate” deritzonari forma emateko. Jazza eta popa uztartzen dituen proposamen musikalaz haratago, FEMMM aldaketarako bidea ere bada: kideek berdintasunaren nahiz inklusioaren alde egiten dute, eta musika beste emakume batzuk adieraztera eta beren artea partekatzera inspiratzeko erabiltzen duten tresna da.
- Dánae Riaño Cincunegui - ahotsa
- Alazne López Capilla - ahotsa
- Maider Biguri De Francisco - ahotsa
- Nahia Valle Insausti - ahotsa
- Daniel López Rodríguez - pianoa
- Cristina Pascual Fernández - baxua
- Iker Hernández Legorburu - bateria
- Imanol Jareño Méndez – soinu-teknikaria
Sarrerak
Sarrerak 4 euroko prezioan eskuratu ahal izango dira hurrengo formularioan, Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea) edo Vital Fundazioaren Kulturuneko leihatilan (La Paz 5, 1. solairua), sarrerak geratzen badira.