IrudikaKultura

Irudika Euskadiko Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionala da, Euskal Irudigileak Euskal Herriko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak antolatua. Bertan, ilustrazioaren sektoreak Euskadin eta nazioan egindako lana erakusten da, gonbidatutako beste hiru herrialdetakoarekin batera.
Irudikak nazioarteko edozein azokatako aukerak eskaintzen dizkie bertaratzen direnei, profesionalei etengabeko prestakuntza espezializatua eskaintzeko helburuarekin, euskal, estatuko edo atzerriko hizlarien hitzaldien, ezusteko tailerren eta hitzordu profesionalen bidez.
Fundación Vital Fundazioa 2018tik ari da Irudikarekin lankidetzan, eta, 2020tik aurrera, parte-hartze handiagoa izan du Nazioarteko Topaketa Profesionalak (bertsio digitala) eta hautatutako bi artistaren Egoitza Artistikoak egiteko. Artista horiei erakusketa-guneetako bat ematen die, haietan egindako lana aurkezteko.
Informazio gehiago hemen