
Vital Fundazioa Kulturuneak proposamen berri bat hartzen du, Gasteizko kultur programazioan laguntzeko helburuarekin, Ixabel Agirresarobe protagonista duen 'Ezina Ekinez Egina' ahozko narrazio ikuskizuna.
Informazioa
Ikuskizuna
Istorio dibertigarriak eta aldarte desberdinetakoak. Garai ezberdinetan jasoak eta egoera ugari erakusten dituztenak: maitasun kontuak, jakinduria kontuak eta baita babak eltzetik ateratzekoak ere. Horietan guztietan, emakumeek dute azken hitza. Ipuin hauek Azkue, Barandiaran, Errose Bustintza "Mañariko", Angela Carter eta Roald Dahlek jaso edo idatzi dituzte.
Ixabel Agirresarobe
gmaiAntzerki Eskolako prestakuntza. Narratzailea 1991tik, bere ikuskizun gehienak tradizioan oinarritutako istorioetan oinarrituta sortzen ditu.
Sarrera
Sarrera librea edukiera bete arte.