
‘Etxe berdeak’ gure eguneroko ohiturek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eragina hobetzera bideratuta dagoen Vital Fundazioaren hezkuntza-ekimenak hitzordu interesgarri bat antolatu du azarorako, krisi klimatikoak planetan nola eragiten duen azaltzeko. Datorren asteazkenean, hilak 5, 19:00etan, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea 5, Dendarabako 1. solairua), ‘Nola bihurtu planetari buruzko albiste txarrak mundu hobea sortzeko pizgarri' hitzaldia emango du Valentina Raffio kazetari espezializatuak. Sarrera librea da aretoa bete arte.

