
Vital Fundazioaren Berdintasun zikloa berritasunekin itzuliko da 2026an. Alde batetik, edukietan generoaz haragoko beste gai batzuk sartuko ditu, hala nola edadismoa, LGTBIQ+ kolektiboa, migrazioak edo desgaitasuna; beti bezala, formatu desberdinekin, hala nola musika, antzerkia, umorea edo dibulgazioa. Eta, bestetik, ARKABIAra lekualdatuko da, Vital Fundazioaren gizarte- eta kultura-gune berrira, Postas 13-15 kalean.
Informazioa
“Emakumezkoen erreferenteak kirolean” izeneko mahai-inguruak, Paula Leitón, Bego Alday, Loida Zabala eta Edurne Pasaban bezalako protagonistekin, Ruth Brito triatloiko munduko txapeldunak dinamizatuta.
Urriak 6
Begoña Alday emakumeen eta kirolaren erreferente da, muturreko probetan mugak hausteko duen gaitasunagatik. Tradizionalki gizonekin lotu izan diren diziplinetan emakumeen lidergoaren eredua da.
Loida Zabala, halterofilia paralinpikoko kirolaria, bere kirol-arrakastaz harago, berdintasunaren, inklusioaren eta kirolean emakumeen ikusgarritasunaren alde egindako lanagatik nabarmentzen da.
Urriak 15
Paula Leitón domina olinpikoa lortu duen kirolaria da. Oso gaztetatik Espainiako waterpolo selekzioan aritu da, eta kirolean osasun mentala eta gorputz-aniztasuna ikusarazteko ahots garrantzitsua bihurtu da.
Edurne Pasaban, Espainiako alpinista ezaguna eta 14 zortzimilakoak igotzen lehen emakumea, errendimendu handiko kirolean osasun mentalak duen garrantzia ikusarazten du.
Dinamizatzailea: Ruth Brito
Gonbidapenak
Gonbidapenak irailaren 7tik aurrera jaso ahal izango dira ARKABIAn bertan edo esteka honen bidez:
