
ARKABIA, Vital Fundazioaren gune kultural berria (Posta kalea 13-15) izango da Vital Fundazioaren ohiko Gabonetako Merkatuaren programarekin batera egingo diren Arabako produktuen dastatze-uztartzeen agertokia aurten. Laugarren urtez jarraian, Gabon Gauaren aurreko ostegunean (abenduak 18), Arabako produktuak dastatzeko aukera izango da, hala nola ogia, gaztak, marmeladak, frutak, olioa, hestebeteak eta gildak; eta Arabako Errioxako ardoak, bermuta eta gure lurraldean ekoitzitako garagardoak probatzeko aukera ere bai.