'Cosmium' proiektuaHezkuntza programak

Arabako ikasleei astronomia hurbiltzen dien programa, planetario mugikor bati esker. Bertan, ezagutza-iturri itzela den unibertsoaren parte direla jabetuko dira ikasleak, eta hartara, gure lurraldeko hiri-, landako-, paisaia- eta ingurumen-eraldaketako prozesuan modu aktiboan parte har dezakete.
Jarduteko modua
Ordubeteko iraupena duten hitzaldi eta tailerren bidez. Gaztelaniaz edo euskeraz dira eta planetario mugikorra erabiltzen dute. 360 gradukoa da planetarioa, oinarriaren diametroa 6 metrokoa du eta 3 metroko altuera. Ikastetxeetan bertan instalatzen da, eta azken belaunaldiko material eta tresnekin.
Eskaera
Arabako lurraldeko ikastetxe guztiek jarduera hau doan eskatu dezakete helbide elektroniko honetara idatziz: actividades@fundacionvital.eus eta informazio gehiago nahi izanez gero, 945 064 367 edo 945 064 355 telefonoetara deitu.